Noticias por Categoría

Nube de Tags

Muskizko Udalaren (Bizkaian) instalazioen garbiketa eta mantenamendua

Mayo 20, 2012 - Noticia en Servicios Limpieza

Muskizko Udalak (Bizkaian) joan den 2011ko Abenduaren 29an burututako udalbatzarrean bere instalazioen garbiketa eta mantenamendua Comercial de Limpieza Villar, S.A. enpresari esleitzea hitzartu zuen.

Hernani ,Gordexola, Soraluze eta Ibarrako Udalen garbiketen esleipenen ostean Limpiezas Villar enpresa Bizkaiko Muskizko Udaletxearen udal instalazioen garbiketarako, pasadan urtarrilaren batetik lau urtetako eperako, hautatua izan da berriki.


Segidan zerrendatutako eraikin eta dependentzia guztiak garbiketa egoera bikainean mantendu beharko dira.


Garbiketa lanak zentroen aktibitate arrunta oztopatzen ez duten orduetan egingo dira eta pertsonal guztia era egokian uniformaturik egongo da. Garbiketa lanak aldizkako tarteetan bilduta egongo dira, egunero, astero, hiru hilero, eta urtero egin beharreko garbiketa lanetan zatiturik eta instalazioen elementu guztiak barnean egongo dira. Legionellosiaren kontrako tratamenduak eta prebentziorako lanak burutuko dira ere.


Limpiezas Villar erabiliko dituen garbiketa ekoizkin guztiak biodegradagarriak izango dira eta ingugiroarekiko errespetagarriak, dagokion baldintza pleguan exijitzen den moduan, urtero Ingurugiro Sailean aurkeztuko diren ziurtagiri egokiekin bermatuko dena.

Tags: bizkaia, garbiketak